XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UGER KENTZAILEA.

Metalekin alkartuz, hoiek ugertzeko (herdoiltzeko) joera du aireko oxigenoak.

Erresistentzien mutur, kondentsadore, edozein osagarri edo baita soldatu behar ditugun kable muturrak ere, airetan izan direlarik, ugertuak izango dira, batez ere estaltzeke diren zatietan.

Muturki hoietan izaten den herdoil geruza meheak, eztainu galda beroiekin ondo alkartzea galeraziko du eta nahi genuken lotura trinkoa, askoz makalagoa izango litzateke.

Herdoil geruza hoiek kentzeko, uger kentzaile orea (pasta desoxidante) izaten duten ontzitxo batzu salgai izaten dira merkatuan; horretatik apurño batez igurtziz, soldatu behar diren zatiak oso garbi geratzen dira, eztainuaren hedakera eta itxura ere asko obetuz.

Uger kentzaile hoiek aipatu ditugun egokitasunak dituzten arren, elektronikako Kits-ak egiten dituzten zenbait enpresa nagusik, ohar hau egiten dute muntaia aurrez erosleak zirkuituak soldatzean ezelako pasta nahiz gehigarrik erabilten badu, galdua duela edozein garantia.

Herdoil kentzaileak, gehienetan, azidodun gauzak izaten ditu bere betebeharra obeto egiteko; eta azido hoiek ugerkortasun haundia izaten dute, eta loturako eztainuari ere eraso egiten die, gogortasuna galeraziz.

Ganera, azido hauek indar eroale onak izan ohi dira eta eztainua urtu aurretik erabiliz, gehiegi hedarazi genitzake, isolatuak egon behar duten zirkuituko bi puntu loteraziz eta kortozirkuitu bat sortuz.

Soldadura on bat egiteko erarik onena, honela da: soldagaiak ondo garbitu aurretik, eta gero, eztainua urtzeko besteko beromaila hartu dezaten arte, ondo berotu soldagailuaren muturraz.